Indar Xsport klubeko eta Team Laureano-ko lau borrokalarik Bilboko Miribilla pilotalekuan lehiatutako kickboxing eta Muay Thay open-ean parte hartu zuten zapatuan eta denek dominak irabazi zituzten. Aintzane Martin abadiñarrak (kick light modalitatea, 60 kilo baino gutxiago), Xabier Sierra elorriarrak (kick light modalitatea, 63 kilo baino gutxiago) eta Aitor Romero garaitarrak (kick light modalitatea, 89 kilo baino gutxiago, junior maila) urrezko dominak irabazi zituzten, eta Hamsa Belaidi durangarra brontzearekin (kick light modalitatea, 63 kilo baino gutxiago, junior maila) itzuli zen.