Zornotza pandemiaren eremu gorrira pasa da

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 26a, 13:01

Asteburuan 86 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 39 Durangon, 19 Zornotzan, 7 Berrizen, bosna Abadiñon eta Elorrion, 4 Iurretan, 3 Otxandion, 2 Mallabian eta bana Izurtzan eta Zaldibarren. 

Asteburuko datuen berri eman du gaur Osasun Sailak. Barikutik eta domekara bitartean, 35.563 proba egin dituzte. Eta horietatik 3.164 positiboak izan dira. Hiru egun horietan 86 positibo egon dira Durangaldean. 

Eremu gorri, laranja eta horiak

Osasun Sailak semaforo baten antzeko sistema darabil herrikako egoeraren berri emateko. Eremu horia, laranja eta gorria erabiltzen ditu. Irizpidea ezartzerako orduan, 5.000 biztanletik beherako herrietan, azken 14 egunetako inzidentziak hartzen dituzte kontutan. Horren arabera, 100.000 biztanleko 499 kutsatu baino gehiago dituzten herriak eremu gorrian kokatzen dira. 300 eta 499 bitartekoak, eremu laranjan. Hortik beherakoak, eremu horian.

Uneotan lau dira eremu gorria deiturikoan dauden Durangaldeko udalerriak: Durango, Abadiño Elorrio eta Zornotza. Durangon 866 biztanleko kutsatze tasa dago uneotan. Abadiñon, 766koa da, Elorrion 564koa eta Zornotzan 502koa. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!