Alarma egoera ezartzeko eskatu dio Iñigo Urkulluk Pedro Sanchezi

Anboto 2020ko urr. 23a, 16:22

Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du duela minutu batzuk. Lehendakaritzan egindako agerpenean Urkulluk jakitera eman du Pedro Sanchez Espaini Gobernuko presidenteari gaur bertan eskaera ofizial bat bidali diola honek Espainiar Estatuan alarma egoera ezarri dezan.

Urkulluren hitzetan hauek dira eskaria egiteko arrazoiak: 1. Kasu positiboen areagotzea. 2. Jaurlaritzak une honetan ikuspuntu juridikotik dituen mugak. 3. Datozen asteetan murrizketa berriak ezartzeko aukera. 

Horrez gain, Pedro Sanchezi eskatu dio alarma egoera ezarri ostean,  erkidegoak berak mantentzia agintzea, Espainiako gobernuarekin "modu koordinatuan" jardunda.

Neurri berri posibleak
Lehendakariak esan duenez, alarma egoera ezarriko balitz gaur gomendioak direnak datozen egunetan neurri bilakatu daitezke. Hauek dira Urkulluk aipatu dituen neurrietako batzuk: gaueko jarduera mugatzea (salbuespenezko egoeretan bakarrik gauez ibiltzea) edo udalerrika edo bailaraka konfinamenduak ezartzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!