89 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 46 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 23a, 12:32

Atzo 89 kutsatu atzeman zituzten Durangaldean. Horietatik 46 Durangon, 14 Zornotzan, zortzina Elorrion eta Berrizen, 6 Abadiñon, 3 Zaldibarren, 2 Iurretan eta bana Mallabian eta Otxandion.

EAEn, 14.144 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 1.207 positiboak izan ziren: 561 Bizkaian, 87 Araban eta 545 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 11, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Durangon baheketa
Martitzenetik baheketa selektiboa egiten dabiltza Durangon. Testa egitea borondatezkoa den arren, baheketak are eta fidagarritasun handiagoa izango luke zenbat eta herritar gehiago bertaratu. 946032880 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!