Amankomunazgoak 202 edukiontzi hori berrituko ditu

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 23a, 10:33

Amankomunazgoaren esanetan, "edukiontzi berriek ez dute surik hartzen, erresistenteagoak dira, mantentze hobea dute, eta haize indartsuen aurrean egonkorragoak dira.

Garbiker etxeak eskualdeko 202 edukiontzi hori berrituko ditu hurrengo egunetan. Erresistentzia handiko edukiontziak izango direla aurreratu du Amankomunazgoak, mantentze hobea dutenak eta haize ufaden kontra egonkorragoak direnak. Bestalde, bilketa sistema automatizatu dute eta horrek zarata txikiagoa eragingo duela esan du Amankomunazgoak.

Iaz 493.050 kilo ontzi arin batu zituen Amankomunazgoak, 2018an baino %3,57 gehiago. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!