63 kutsatu berri detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 30 Durangon, 10 Abadiñon eta 8 Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 22a, 12:38

63 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 30 Durangon, 10 Abadiñon, 8 Berrizen, 7 Zornotzan, 4 Iurretan, 3 Elorrion eta 1 Otxandion. 

EAEn, 13.470 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 1.033 positiboak izan ziren: 423  Bizkaian, 96 Araban eta  503 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak,11, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Durangon baheketa
Martitzenetik baheketa selektiboa egiten dabiltza Durangon. Testa egitea borondatezkoa den arren, baheketak are eta fidagarritasun handiagoa izango luke zenbat eta herritar gehiago bertaratu. 946032880 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!