30 urtetik beherako langabetuek eskura dituzte Amankomunazgoaren prestakuntza ikastaroak

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 22a, 09:24

Ikastaroek lerro nagusi bi izango dituzte: bat norbere coaching gaitasunak lantzera bideratuko da. Bestea, biltegiko lanei, orgen erabilerari eta laneko arriskuen prebentzioari lotuta egongo da.

Amankomunazgoak prestakuntza ikastaroak ipini ditu martxan 30 urtetik beherako langabetuentzat. Ikastaroek bi lerro nagusi dituzte: batean, gaitasun pertsonalei, harremanei lotutakoei eta antolaketa gaitasunei buruzko coaching teknika eskainiko dute. Bestean, orga jasotzaileen erabilera, biltegiko logistika eta kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa, edo trebezia digitalak, landuko dituzte.

Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago urriaren 28ra arte, eta, aurreikuspenen arabera, azaroan ekingo diete klaseei. Izen-ematea Behar- gintzako telefonoaren bidez 946232522 edo prestakuntza. mdurango@bizkaia.org helbidean egin beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!