44 PCR positibo atzeman zituzten atzo Durangaldean, horietatik 19 Durangon

Anboto 2020ko urr. 21a, 12:36

Atzo 44 kutsatze detektatu zituzten Durangaldean. Horietatik 19 Durangon, 10 Zornotzan, 6 Abadiñon, hiruna Berrizen eta Elorrion eta bana Atxondon, Iurretan eta Otxandion. 

EAEn, 10.817 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 819 positiboak izan ziren: 342  Bizkaian, 85 Araban eta  377 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak,15, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Durangon baheketa
Atzotik baheketa selektiboa egiten dabiltza Durangon. Baheketari 16:00etan eman zioten hasiera eta guztira 257 proba egin zituzten. Gaurko 1800 proba egiteko gaitasuna dute Landako gunean. Gaurko lehen ordurako, 7:45, 860 hitzordu hartuta egon dira. Osasun sailetik azaldu dutenez emaitzak 24 eta 48 ordu artean emango dizkiete herritarrei.

Testa egitea borondatezkoa den arren, baheketak are eta fidagarritasun handiagoa izango luke zenbat eta herritar gehiago bertaratu. 946032880 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!