22 kutsatze berri detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietatik 9 Durangon

Anboto 2020ko urr. 20a, 12:40

22 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 9 Durangon, launa Zornotzan eta Mallabian, 2 Iurretan eta bana Abadiñon, Berrizen eta Zaldibarren. 

EAEn, 8.953 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 625 positiboak izan ziren: 265  Bizkaian, 55 Araban eta 304 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboa, EAEtik kanpo bizi den pertsona batena da.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 59 pertsona ZIUn daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!