43 kutsatze berri detektatu dituzte Durangaldean, horietatik 21 Durangon

Anboto 2020ko urr. 16a, 12:38

Atzo 43 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean: 21 Durangon, 6 Zornotzan, 5 Berrizen, bina Abadiñon, Atxondon, Elorrion eta Izurtzan, eta bana Iurretan, Otxandion eta Zaldibarren. 

EAEn, 11.263 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 828 positiboak izan ziren: 329  Bizkaian, 116 Araban eta 370 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 8, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 50 pertsona ZIUn daude.

DRT entrenamenduak bertan behera utzi ditu
Durangoko kutsatze tasa dela eta, Durango Rugby Taldeko Zuzendaritza Batzordeak, klubeko osasun batzordeak hala eskatuta, taldekako entrenamenduak bertan behera uztea erabaki du, ohar batean jakinarazi duenez. Erabaki hau indarrean izango da kontrakoa adierazi arte.
 
Honez gain eta aurrerantzean, osasun larrialdi egoera mantendu bitartean Durangoko kutsatze tasa kontuan izango dute taldekako entrenamenduak baimendu edo bertan behera uzteko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!