Kilometro bakoitzeko zuhaitz bat landatu dute, Diego Sarasketak parte hartu duen azken proiektuan

Anboto 2020ko urr. 16a, 10:25

Diego Sarasketa ibilbideko momentu batean.

Imagine Planet Tour izeneko proiektuko parte izan da. Bertan,  Zarautz eta Campoo de Yuso (Kantabria) bizikletan lotu dituzte eta zuhaitz bat landatu dute egindako kilometro bakoitzeko.

560 kilometro egin dituzte eta zuhaitz kopuru horixe landatu dute sei etapa iraun duen erronkaren amaieran, Campoo de Yuso inguruan. Ibilbidean zehar Durangaldetik ere igaro dira: Urkiolatik Arrazolako Tope taberna joan ziren etapa batean.

Proiektu honen inguruan egindako dokumentala LOTURA honetan ikusi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!