50 kutsatze berri detektatu dituzte Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 15a, 12:36

Atzo 50 PCR positibo detektatu zituzten Durangaldean. Horietatik 19 Durangon, 8 Zornotzan, 7 Elorrion, 6 Berrizen, 4 Atxondon, bina Abadiñon eta Zaldibarren eta bana Iurretan eta Mallabian. 

EAEn, 10.890 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 679 positiboak izan ziren: 291  Bizkaian, 77 Araban eta 303 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 8, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 35 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 51 pertsona ZIUn daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!