Barikutik astelehenera 118 positibo detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko urr. 13a, 13:01

Azken lau egunetan 118 positibo detektatu dituzte Durangaldean. Horietatik 45 Durangon izan dira, 20 Zornotzan, 15 Abadiñon, 14 Berrizen, 13 Elorrion, 4 Iurretan, 2 Mallabian eta bana Atxondon, Garain, Mañarian, Otxandion eta Zaldibarren. 

Barikutik astelehenera bitartean, biak barne, 33.833 PCR proba egin dituzte EAEn, eta horietatik 2060 positiboak izan dira. 2060 positibo horietatik 118 Durangaldean atzeman dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!