36 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietatik 11 Berrizen

Anboto 2020ko urr. 9a, 12:34

36 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 11 Berrizen, 10 Durangon, 4 Abadiñon, 3 Zornotzan, bina Elorrion, Iurretan eta Zaldibarren eta bana Atxondon eta Izurtzan.

EAEn, 9.502 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 458 positiboak izan ziren: 199 Bizkaian, 61 Araban eta 191 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak,7, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!