Azken orduetan 21 positibo berri identifikatu dituzte Durangaldean

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 8a, 12:31

Atzo 21 positibo atzeman zituzten Durangaldean. Horietatik 10 Durangon, hiruna Berrizen eta Zornotzan, bina Abadiñon eta Elorrion, eta, bat Zaldibarren.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 10.314 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 454 positiboak izan ziren: 195 Bizkaian, 58 Araban eta 192 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 9, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!