28 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean, horietatik 15 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 7a, 12:38

Atzo 28 positibo atzeman zituzten Durangaldean. Horietatik 15 Durangon, 4 Berrizen, hiruna Abadiñon eta Zornotzan, 2 Elorrion eta 1 Iurretan. 

EAEn, 10.022 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 428 positiboak izan ziren: 184 Bizkaian, 58 Araban eta 180 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!