18 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko urr. 6a, 12:35

18 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean. Horietatik 9 Durangon, 3 Iurretan, bina Zornotzan eta Berrizen, eta bana Mallabian eta Zaldibarren. 

EAEn, 7.424 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 336 positiboak izan ziren: 168 Bizkaian, 52 Araban eta 112 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 4, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!