55 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 5a, 12:35

Hiru egun horietan Durangon 24 kasu detektatu dituzte, 12 Berrizen, 9 Zornotzan, 3 Elorrion, bina Iurretan, Mañarian eta Zaldibarren eta 1 Atxondon. 

Asteburuko datuen berri eman du gaur Osasun Sailak. Barikutik eta domekara bitartean, 55 kasu baieztatu dituzte Durangaldean. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 22.210 PCR proba egin ditu Osasun Sailak joan den barikutik domekara. Hiru egun horietan 1.032 positibo izan dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!