Durango Kirol Taldeko Oihana Kortazarrek zilarrezko domina irabazi du Espainiako Trail Txapelketan

Anboto 2020ko urr. 5a, 09:02
Ezkerritik hasita: Oihana Kortazar, Gisela Carrion eta Marta Molist.

La Palman (Kanariar Uharteak) lehiatu da txapelketa, asteburuan.

Oihana Kortazar (Elgeta, 1984) eta Gisela Carrion (Sant Pere de Ribes, Katalunia, 1994) nor baino nor gehiago aritu ziren lasterketako 44 kilometroetan. Durango Kirol Taldeko korrikalaria aurretik ibili zen, harik eta kilometro biren faltan, Carrionek aurrea hartu zion arte. Azkenean Kortazarrak bigarren tokian zeharkatu zuen helmuga (4.11.50), Carrionengandik 40 segundora.

Korrikalari elgetarra gustura dago zilarrezko dominarekin, nahiz eta urrea hain gertu geratu izanak pena apur bat utzi dion. "Hankak oso nekatuta nituen asfaltoko azken tartean eta ezin nuen gehiago. Pena izan da, baina oso pozik nago emaitzarekin", adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!