Durangaldeko dozena bat menditara igotzeko deia bertan behera geratu da eguraldiagaitik

Aritz Maldonado 2020ko urr. 2a, 10:14

Izan Bidea dinamikaren barruan, Sare plataformak Euskal Herriko tontor ezagunetara igotzeko deia eginda zeukan biharko (urriak 3). Durangaldean dozena pasa tontorretara igotzeko asmoa zuten: besteak beste, Alluitzera, Anbotora, Mugarrara eta Urkiolamendira "euskal preso eta ihelsarien etxeratzearen alde, eta baita elkarbizitzaren eta bakearen alde ere", adierazi dute Saretik. Eguraldi txarraren ondorioz antolatzaileek ekimena bertan behera uztea erabaki zuten eguenean. '650 tontor' ekimena maiatzaren 8ra atzeratu dute.

Argazkiak ateratzeko deia
Hala ere, zapaturako deialdia egin dute. "Mendien igoera atzeratu behar izan dugun arren,  dei egin nahi dizuegu parte hartzeko  asmoa zenuten guztiei, zapatuan herriko plazetan elkartzera eta lagunartean, familian edo herrikideekin argazkiak atera eta sarean zabaltzera #650tontor eta #izanbidea traolarekin", azaldu dute ekimenaren antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!