Adinekoen jarduerak ahal den neurrian presentzialak izateko neurriak hartu ditu Amankomunazgoak

Ekaitz Herrera 2020ko urr. 1a, 14:26

Adinekoen Nazioarteko Egunagaz bat eginda, Amankomunazgoak neurri berriak hartu ditu adinekoen jarduerak segurtasunez eskaintzen direla bermatzeko.

Adinekoen jarduerak, ahal dela, presentzialak edo erdi-presentzialak izatea gura du Amankomunazgoak. Eta etxetik atera ezin diren pertsonen kasuetan, ekintza alternatiboak prestatzeko bidea hasi du. 

Hartutako neurri orokorrak:

  • 10 pertsona baino gutxiagoko taldeak egingo dira (7-8 pertsona arriskuko kolektiboetan)
  • Leku itxietan eta aire zabaleko jardueretan maskara derrigorrez erabili beharko da.
  • Ez da garraiorik erabiliko, eta ez da hitzaldirik antolatuko.
  • Adinekoen zerbitzuak higiene-kit bat emango die jarduera ematen duten pertsonei, eta erabiltzaileei tenperatura hartuko zaie. 37 gradutik gora izanez gero, osasun arloko agintarien jarraibideak beteko dira.

Berritasunak Nagusilagun programan:

Talde guztiak bitan banatuko dira, eta ordu eta erdiko bi saio egingo dira astean. Bata presentziala izango da. Beste bat etxean daudenentzat eskainiko da. Memoria estimulatzeko tailerrek bide berdintsua jarraituko dute: 5 saio presentzial egongo dira. Eta beste 5 etxetik jarraituko dituzte, telefonoz lagunduta eta materialak etxera postaz bidalita.

Urteko gainontzeko jarduerak:

Urtean zehar egiten diren tailerrek ere aurrez aurreko formatua, presentziala, eta telefonoaren bitartez egingo den telematikoa konbinatuko dituzte. Oraingoz ez dute bidaia kulturalik antolatuko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!