Positiboek behera egin dute Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko urr. 1a, 12:33

Aurreko eguneko datuekin alderatuta positiboek behera egin dute eskualdean. Zornotza da salbuespen bakarra. Atzo 9 positibo egon ziren Zornotzan, bi Elorrion eta bana Durangon eta Iurretan. 

EAEn,10.969 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 385 positiboak izan ziren: 138  Bizkaian, 63 Araban eta 175 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 9, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 55 pertsona ZIUn daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!