51 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, horietatik 25 Durangon

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 28a, 12:40

Hiru egun horietan Durangon 25 kasu detektatu dituzte, 8 Zornotzan, 5 Berrizen, 4 Abadiñon eta Iurretan, 2 Otxandion, eta bana Elorrion, Mañarian eta Zaldibarren. 

Asteburuko datuen berri eman du gaur Osasun Sailak. Barikutik eta domekara bitartean, 51 kasu baieztatu dituzte Durangaldean. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 24.986 PCR proba egin ditu Osasun Sailak joan den barikutik domekara. Hiru egun horietan 1.231 positibo izan dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!