Durangaireak isurketen araudia aldatzeko eta analisi gehiago egiteko eskatu dio Jaurlaritzari

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 28a, 08:48

Durangairea plataformaren esanetan, Tecnaliaren azterketak "argi eta garbi frogatu du"  ezarritako arauen mugak gainditzen dituzten elementu minbizi-eragileak isuri direla zenbait momentutan.

Airearen kalitatearen inguruko Durangairea plataformak bere iritzia plazaratu du Tecnaliaren ikerketaren gainean. Bere esanetan argi eta garbi geratu da elementu minbizi-eragileak isuri izan direla hainbat momentutan, ezarritako arauetatik gora.

Eusko Jaurlaritzari eskatu dio "aurrea hartzeko" eta beharrezko kudeaketak egiteko, "eskualdeko airearen kalitatea ona eta osasunerako kaltegarriak diren substantziarik gabea dela ziurtatzeko". Zentzu horretan, indarrean dagoen araudia aldatzea eta analisi gehiago egitea iradoki dute. "Jakin behar dugu egunean 24 orduz arnasten dugula eta gure erabakiaren araberakoa izango dela gure osasuna eta familiena", dio Durangaireak.

Plataforma pozik dago Durangoko Udalak informazioa eskualdeko gainontzeko udalei eta Eusko Jaurlaritzari helarazi diolako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!