PCR bidezko 20 kasu positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 25a, 12:39

9 kasu atzeman zituzten Durangon, 5 Berrizen eta Zornotzan eta bat Abadiñon. 

EAEn, 9.118 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 383 positiboak izan ziren: 159  Bizkaian, 70 Araban eta 141 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak,13, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 28 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 46 pertsona ZIUn daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!