13 positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean

Jone Guenetxea 2020ko ira. 23a, 12:40

7 kasu atzeman zituzten Durangon, bina Zornotzan eta Iurretan eta bana Abadiñon eta Berrizen. 

EAEn, 9.760 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 405 positiboak izan ziren: 177  Bizkaian, 51 Araban eta 169 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 8, EAEtik kanpoko bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 29 pertsona ospitalean zeuden atzo, eta COVID-19a duten 56 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, irailaren 14tik 20ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, Osakidetzak jakitera eman duenez, COVID-19 dela eta 62 hildako egon dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!