Musika jaialdien ekoizpenean trebatzeko ikastaroa abiatu du Amankomunazgoak

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 21a, 09:47
Argazkia: Dmitriy Protsenko

Ikastaroa 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Izena-emateko epea irailaren 25era arte dago zabalik. Doako ikastaroa da

Gazteen enplegagarritasuna sustatzeko asmoz, Amankomunazgoak musika-industrian eta musika jaialdien ekoizpenean oinarritutako prestakuntza espezializatua eskainiko du. Honako eduki hauek landuko dituzte bertan: musika ekitaldien plangintza eta antolaketa, marketinga eta sustapena, norbanakoaren garapena, pertsonen barne-adimena eta pertsonekin harduteko adimena, besteak beste.

Aurrez aurreko ikastaroak izango dira. Irailaren 29an hasi eta azaroaren 20an amaituko dituzte. Bilboko Arrupe etxean eskainiko dira 10:00etatik 14:00etara. Arratsalde batzuetan, berriz, saio praktikoak egingo dituzte. 

Ikastaroa 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteek Durangaldeko udalerriren batean erroldatuta egon beharko dute eta Gazte Bermerako Sisteman alta emanda. Durangaldeko Behargintzak, Bermeokoaren eta Leioakoarekin batera ipini du ikastaroa martxan, Bizkaia Gazteak Helburu programaren baitan.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!