[ARGAZKI GALERIA]: Kalitatezko osasun publiko baten alde kalera irten dira Osakidetzako langileak

Anboto 2020ko ira. 18a, 13:15

Lehen Arretako Zentruetako langileak kontzentrazioak egin dituzte gaur eguerdian. Hainbat herritarrek ere parte hartu dute elkarretaratzeetan. Bertan, "lehenengo arreta gehiago", "osasungintza publikoa orain" eta "osakidetza defendatzen da, berdin du nork gobernatu", bezalako oihuak entzun dira. 

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta Osakidetzako langileak kalera irten dira gaur eguerdian. "Bizi dugun krisi sanitarioak ederki asko erakusten digu azken urteetako murrizketek osasun publikoaren ahultze  kezkagarria ekarri dutela. Beraz, Osakidetzak sakoneko arazoei benetan heltzeko ordua da", azaldu dute sindikatuetako kideek. Horregatik elkarretaratzea egin eta ondorengoa eskatu diete Osakidetzari: Osasun publikoaren aurrekontua Europako Elkartearenaren batazbestekoaren pare jartzea, langile kopurua gehitzea, behin behineko langileak egonkortzea, murrizketa bidez galdutakoa berreskuratzea, esku pribatuetan jarritako zerbitzuak berreskuratzea eta lantaldearen segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurriak hartzea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!