'Limbo' eta 'Nora' Donostiako Zinemaldian egongo dira

Aritz Maldonado 2020ko ira. 18a, 12:00

Ben Sharrock eskoziarrak zuzenduriko eta Irune Gurtubai elorriarrak ekoizturiko Limbo pelikula Donostiako Zinemaldian egongo da zuzendari berririk onenaren saria irabazteko lehian. Oraintsu, Torontoko TIFF jaialdian estreinatu dute, eta Gurtubairen esanetan pozik daude filmak jasotako harreragaz. Pelikulak Omar gazte siriarraren istorioa dakar; Eskoziako irla txiki batean harrapatuta dago Omar, asilo eskaera onartuko dioten zain. Sail ofizialean lehiatuko da Limbo.

Nora Lara Izagirreren lan berria da. Un otoño sin Berlín lehenengo lan luzeagaz estreinatu eta gero, bigarren honetarako road trip bat prestatu du zornotzarrak. 30 urteko gaztea da Nora; aitona argentinarragaz bizi da, eta aitona hil ostean, harek utzitako autoan bidaia bat egitea erabakitzen du. Zoriontasuna bilatzeko bidaia bat bilakatuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!