PCR bidezko 13 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 15a, 12:45

Koronabirus kasu berriak atzeman zituzten atzo Durangaldean: Durangon 8, Elorrion 2 eta bana Abadiñon, Iurretan eta Zornotzan. 

EAEn, esaterako, atzo 6.721 PCR proba egin ziren, eta horietatik 287 positiboak izan ziren: 169 Bizkaian, 26 Araban eta 86 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6, EAEtik kanpoko bizi diren pertsonenak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!