PCR bidezko 13 kasu positibo berri detektatu zituzten atzo Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 11a, 12:43

Koronabirus kasu berriak detektatu zituzten atzo (irailak10) Durangaldean: Durangon (7), bina Abadiñon eta Zornotzan eta bana Elorrion eta Iurretan.

EAEn, esaterako, atzo 8.917 PCR proba egin ziren, eta horietatik 574 positiboak izan ziren: 308 Bizkaian, 70 Araban eta 185 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 11, Euskal Autonomia Erkidegoitik kanpokoak izan ziren. 

Ospitaleen egoera dela eta, Osasun Sailak azaldu duenez, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 58 pertsona ZIUn daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!