PCR bidezko 22 kasu positibo berri atzeman zituzten atzo Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 10a, 12:31

Koronabirus kasu berriak detektatu zituzten atzo (irailak 9) Durangaldean: Durangon 8, Zornotzan 7, Elorrion 5 eta bana Atxondon eta Iurretan. 

EAEn, esaterako, atzo 8.389 PCR proba egin ziren, eta horietatik 635 positiboak izan ziren: 342 Bizkaian, 97 Araban eta 174 Gipuzkoan. 

Ospitaleen egoera dela eta, Osasun Sailak azaldu duenez, COVIDaren ondorioz 55 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 55 pertsona ZIUn daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!