PCR bidezko 20 kasu positibo berri atzeman zituzten atzo Durangaldean

Jone Guenetxea 2020ko ira. 9a, 12:43

Koronabirus kasu berriak detektatu zituzten atzo (irailak 8) Durangaldean: Durangon 12, Berrizen 3, Iurretan 2, Elorrion 1, Zaldibarren 1 eta Zornotzan 1. 

EAEn, esaterako, atzo 9.906 PCR proba egin ziren, eta horietatik 661 positiboak izan ziren: 312 Bizkaian, 97 Araban eta 240 Gipuzkoan. 

Ospitaleen egoera dela eta, Osasun Sailak azaldu duenez, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 52 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, Osasun Sailaren arabera, abuztuaren 31tik irailaren 6ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 31 hildako egon direla.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!