PCR bidezko 49 kasu positibo berri atzeman dituzte asteburuan Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 7a, 12:46

Koronabirus kasu berriak detektatu dira asteburuan Durangaldean: Durangon 28, Zornotzan 10, Abadiñon 3, bina Berrizen eta Iurretan eta bana Atxondon, Elorrion, Mallabian eta Zaldibarren. 

EAEn, esaterako, atzo 6.190 PCR proba egin ziren, eta horietatik 513 positiboak izan ziren: 299 Bizkaian, 35 Araban eta 162 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak,7, EAEtik kanpoko bizi diren pertsonenak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!