[BIDEO] Kaleak hartu dituzte berriro

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 7a, 12:19

Durangaldeko pentsiodunek aldarrikapenei berrekin diete gaur. Osasun eta ekonomia krisialdia soldatak eta diru-sarrerak murrizten ari dela salatu dute.

Asteleheneroko mobilizazioei berrekin diete Durangaldeko pentsiodunek. Alarma egoera ezarri zenetik gaur irten dute protestara lehehengoz. Zornotzan, Iurretan, Berrizen, Durangon, Zaldibarren eta Elorrion egin dituzte deialdiak. Krisi sanitarioak eta krisi ekonomikoak soldatak eta diru-sarrerak murrizten ari direla salatu dute. "Enplegua prekarizatu eta pentsioak murrizten dituzten lan-erreformek indarrean jarraitzen dute; Lanbidearteko Gutxieneko Soldatara iristen ez diren langileak eta 1080 eurotik oso urrun dauden pentsiodunek ezin dute hilabete amaierara iritsi, ezta bizi baldintza duinak lortu ere".

Hori dela eta protestan jarraituko dutela aurreratu dute pentsiodunek. "Orain arte egin bezala zaintzen jarraituko dugu, eta, aldi berean,  kalean jaraituko dugu guren aldarrikapenak defendatzen; izan ere, lortu dugun apurra eta oraindik lortzeko dagoena borrokatuz irabaziko dugu" adierazi dute ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!