PCR bidezko 22 kasu positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 2a, 12:33

Durangon (8), Zornotzan (4), Berrizen (4), Abadiñon (2), Zaldibarren (1), Atxondon (1), Iurretan (1) eta Elorrion (1) detektatu dira koronabirus kasu berriak. 

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 8.887 PCR proba egin dituzte, eta horietako 546 positiboak izan dira; Bizkaian 246 kasu positibo egon dira, Gipuzkoan 163 eta Araban 91. Gainontzeko 46ak Durangaldetik kanpokoak dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!