Koronabirus kasu berriak detektatu dituzte Durangaldean: 4 Durangon eta 3 Abadiñon

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 1a, 12:32

Atzo 7 kasu detektatu ziren Durangaldean: lau Durangon eta hiru Abadiñon. 

EAEn 7.163 PCR proba egin zituen  atzo Osasun Sailak. Guztira 445 positibo izan ziren. 194 kasu identifikatu zituzten Bizkaian, 146 Gipuzkoan eta 89 Araban. Beste 16ak, berriz, EAEtik kanpokoak dira. 

COVIDa-ren eraginez 46 pertsona ospitaleratu zituzten atzo. Azken datuen arabera 33 lagunek ZIU-n (zainketa intentsiboetako unitatean) jarraitzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!