Barikutik domekara PCR bidezko 43 kasu berri detektatu dituzte Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 31a, 12:41

Hiru egun horietan Durangon 14 kasu detektatu dituzte, Zornotzan 10, Elorrion 7, Abadiñon 6, bina Berrizen eta Iurretan eta bana Atxondon eta Zaldibarren. 

Asteburuko datuen berri eman du gaur Osasun Sailak. Barikutik eta domekara bitartean 43 kasu baieztatu dituzte Durangaldean. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 23.161 PCR proba egin ditu Osasun Sailak joan den barikutik domekara. Hiru egun horietan 1.948 positibo detektatu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!