PCR bidezko hamar kasu positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko abu. 28a, 12:55

Durangon (5) eta Zornotzan (4) detektatu dituzte koronabirus kasu berri gehien. Elorrion ere kasu berri bat atzeman dute. 

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 9.176 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 764 positiboak izan ziren. Positiboen gehiengoak Bizkaian egoten jarraitzen du; hain zuzen ere, 432 kasu positibo berri atzeman ziren bertan atzo. Birusaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,13koa da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!