Behera egin du PCR bidezko positibo kopuruak Durangaldean

Anboto 2020ko abu. 26a, 12:31

Artxiboko irudia.

Durangaldean hamazazpi koronabirus kasu berri detektatu ziren atzo Durangaldean.  

Zornotzan (5) atzeman dira kasu positibo gehien; Durangon (4), Elorrion (4), Abadiñon (1), Berrizen (1), Iurretan (1) eta Mallabian (1) ere detektatu dira kasuak. 

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 8.355 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 700 izan dira positiboak; Bizkaian eman dira positiboen erdia baino gehiago (363). Birusaren oinarrizko birsorkunza tasa 1,13koa da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!