Barikutik domekara PCR bidezko 31 kasu berri detektatu dituzte Durangaldean

Anboto 2020ko abu. 24a, 13:24

Hiru egun horietan Abadiñon (3), Zornotzan (7), Durangon (10), Elorrion (5) eta Iurretan (4) atzeman dira kasuak. Berrizen eta Zaldibarren era kasu bana atzeman dute. 

Asteburuko datuen berri eman du gaur Osasun Sailak. Barikutik eta domekara bitartean, 31 kasu baieztatu dituzte Durangaldean. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 18.680 PCR proba egin ditu Osasun Sailak joan den barikutik domekara. Hiru egun horietan 1.704 positibo izan dira, horietatik 965 Bizkaian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!