25 positibo berri detektatu ziren atzo Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 21a, 12:44

Koronabirus kasu berriak detektatu ziren atzo Durangaldean: zazpina Durangon eta Elorrion, lau Zornotzan, hiru Atxondon, bi Abadiñon eta bana Iurretan eta Otxandion.

EAEn 9121 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik724 positiboak izan ziren: 431  Bizkaian, 124 Araban eta 138 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 31, EAEtik kanpoko bizi diren pertsonenak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!