Koronabirus kasu berriak Durangaldean: 3 Durangon eta bana Abadiñon, Zornotzan eta Zaldibarren

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 19a, 12:37

Atzo 6 kasu detektatu ziren Durangaldean: hiru Durangon eta bana Abadiñon, Zornotzan eta Zaldibarren.

EAEn 7.928 PCR proba egin zituen  atzo Osasun Sailak. Guztira 510 positibo izan ziren. 316 kasu identifikatu zituzten Bizkaian, 81 Gipuzkoan eta 86 Araban. Beste 27ak, berriz, EAEtik kanpokoak dira. 

COVIDa-ren eraginez 30 pertsona ospitaleratu zituzten. Atzoko datuen arabera 19 lagunek ZIU-n (zainketa intentsiboetako unitatean) jarraitzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!