Debekatuta egongo da hamar pertsona baino gehiagoko taldeetan batzea

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 18a, 14:05

COVID kasuen igoerari aurre egiteko atzo Osasun Larrialdia ezarri zuten EAEn, eta gaur prentsaurreko bitartez neurri berrien berri eman dute. Prentsaurrekoan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak, Nekane Murga Osasun sailburuak eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kultura saileko kontseilariak parte hartu dute. 

Arantza Tapiak jakitera eman duenez, bi motatako neurriak ezarriko dira. Batetik Erkidego osorako neurriak ezarriko dituzte, eta bestetik, beharrezko izanez gero, hiri, herri edo auzo konkretuetarako neurriak. "Oso arduratuta gaude jendea taldeetan batzen delako, eta hori kontrolatzea beharrezkoa da", esan du Tapiak. Hori horrela, datozen egunetatik aurrera ondorengo neurriak ezarriko dira EAE osoan. (Ez dute zehaztu noiz sartuko diren indarrean ondorengo neurriak). 

- Gehienez 10 pertsonako taldeak batu ahalko dira.

- Kalean erretzea debekaturik egongo da, bi metroko tartea utzi ezin baldin bada.

- Hileta eta beilatokietan gehienez 30 pertsonako taldeak.

- Nagusien zentroetan eta zentro soziosanitarioetan, bisitak mugatu egingo dira, baita irteerak ere.

- Taberna, txoko eta jatetxetan 1,5 metroko aldea egon beharko da, mahatik mahaira baita pertsonatik pertsonara ere. 

- 60 pertsona baino gehiago ezingo dira jatetxe batean, aldi berean, jaten egon.

-Tabernak eta jatetxeak 01:00etarako itxi beharko dituzte eta gauerditik aurrera ezin izango da bezero gehiago sartu.

- Garraio publikoa gaueko 1:30etatik aurrera ez da erabilgarri egongo. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!