Zazpi positibo berri atzeman zituzten atzo Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 18a, 12:56

Abadiñon, Zornotzan, Atxondon, Berrizen, Durangon, Elorrion eta Iurretan positibo bana detektatu dute. 

EAEn 5.636 PCR proba egin zituen  atzo Osasun Sailak. Guztira 321 positibo izan ziren. 185 kasu identifikatu zituzten Bizkaian, 53 Gipuzkoan eta 72 Araban. 

COVIDa-ren eraginez 17 pertsona ospitaleratu zituzten. Atzoko datuen arabera 17 lagunek ZIU-n (zainketa intentsiboetako unitatean) jarraitzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!