Barikutik domekara PCR bidezko 32 kasu berri detektatu dituzte Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 17a, 13:57

Hiru egun horietan 13 kasu atzeman dira Durangon, sei Zornotzan, bost Elorrion, hiru Iurretan, bi Abadiñon eta bana Atxondon, Berrizen eta Otxandion. 

Asteburuko datuen berri eman du gaur Osasun Sailak. Hiru egun horietan 32 kasu baieztatu dituzte eskualdean: 13 kasu Durangon, sei Zornotzan, bost Elorrion, hiru Iurretan, bi Abadiñon eta bana Atxondon, Berrizen eta Otxandion. 

EAEn 21.668 PCR proba egin ditu Osasun Sailak joan zen barikutik domekara. Hiru egun horietan 1.549 positibo izan dira. Atzo esaterako, 364 izan ziren positiboak, horietatik 65 Araban, 204 Bizkaian, 80 Gipuzkoan eta 15 EAEtik kanpokoak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!