40 urteko pertsona bat hil da Mugarra mendian erori ostean

Anboto 2020ko abu. 16a, 13:29

Ertzainen ibilgailua gaur goizean Mugarra mendian (Argazkia: Alen silva)

Mugarra mendiko iparraldeko mendi-hegalean erori da.

Gaur 10:30 inguruan gertatu da ezbeharra. Norbanako batek SOS Deiak-i deitu dio Mugarra mendian, iparraldeko mendi-hegaletik, pertsona bat erori dela esanez. Ertzainak bertaratu dira eta lehenengo erreanimazio saiakera bertan egin dute. Segituan, helikopteroan sartu eta Iurretara eraman dute. Osakidetzakoak zain zeuden han. Berriro erreanimazio saiakerak egin dituzte, baina alperrik eta heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin. Hildako mendizaleak 40 urte ditu eta Berrizen helbideratua zegoen, Ertzaintzako iturrien arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!