Bi positibo berri baieztatu dituzte Durangon

Jone Guenetxea 2020ko abu. 7a, 12:37

PCR probetan bi positibo atzeman zituzten atzo Durangon

Atzo, 2 kasu baieztatu zituzten eskualdean, Durangon. EAEn 5.929 PCR proba egin zituen Osasun Sailak. Horietatik 244 positibo izan ziren. 29 kasu identifikatu zituzten Araban, 162 Bizkaian, eta 49 Gipuzkoan. 

Birusaren biderkatzen indizea 1,22 balioan dago. 

Osasun Sailak proba gehiago egiten jarraitzen du. Urdulizko Ospitalean, orain arte 801 PCR proba burutu dira Erandio Goikoa Batzokiko garagardotegiko bezeroen artean egiten ari diren baheketa lanak direla eta. Horietatik, 5 positibo izan dira. Gaur, 253 pertsonari egingo zaie proba.

Bestalde, gaur, 09:00etan, Donostiako Okendo Kultur Etxean, Ramuntxo Berri tabernan sortutako fokuari buruzko probak hasi dituztela azaldu du Osasun Sailak. Gaurko 700 proba daude aurreikusita eta biharko 750.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!