PCR positibo bana identifikatu dituzte Elorrion eta Zornotzan

Anboto 2020ko abu. 5a, 12:31

Osasun Sailak 5.359 PCR test egin zituen atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 241 positibo berri atzeman zituen, horietatik 155 Bizkaian.

Azken egunotako datuen aldean, zertxobait apaldu da positibo berrien kopurua Durangaldean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biderkatze indizea 1,26 balioan dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!