PCR positibo berriak atzeman dira Zornotzan, Durangon eta Elorrion

Ekaitz Herrera 2020ko abu. 4a, 12:35

Osasun Sailak koronabirusagatiko PCR positibo berriak baieztatu ditu eskualdean. 3 kasu berri identifikatu dituzte Zornotzan, 2 Durangon eta bat Elorrion.

Osasun Sailak 4.303 PCR test egin zituen atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 165 positibo berri atzeman dituzte; horietatik 123 Bizkaian. Birusaren biderkatze indizea 1,2 balioan dago uneotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!